miércoles, 22 de marzo de 2017

ALTERNATIBA

Errausketarik Gabeko Alternatiba
Eskueran Daukagu
Zubietako Erraustegia planifikatuta dago Gipuzkoako herritarrok urtean 200.000 tona zabor nahasi sortu eta kiskaltzeko. 2016an gutxiago sortu dugu, 150.000 tona inguru, baina oso denbora gutxian 50.000 tonatara murriztu genezake. Oso erraz.
       2017an Gipuzkoako lau herritarretatik batek etxeko hondakinak ongi bereizten ditu, %70etik gora birziklatzeko moduan bilduz eta pertsonako/urteko 80 kilo errefus baino gutxiago entregatuz. 2016an Debagoienak osorik hartuta %80 bereizi eta errefusa 80 kgtara murriztea lortu du, eta badira Gipuzkoan herriak 50 kg edo gutxiagotan dabiltzanak. Arazoa azken errefus kopurua da, hori gutxitzeak dauka lehentasuna.
       Udal eta herritar guztiek gaikako bilketa ona eta zuzena egitea da lehenbiziko gakoa. Mundu osoan ezaguna da nola egin, eta Gipuzkoan ere bai: hondakinak ondo sailkatzea herritar guztien bete beharra da eta administrazioak erraztasunak jartzen dizkio herritarrari bilketa on batekin. 80-50 kg errefus horiek gehiago murrizteko, hurrengo urratsa da tarifa justua, familia bakoitzak sortzen duen kopuruaren araberako tasa pagatuz, eta horrekin batera sustatuz berrerabilpena, produktuen sortzaileen erantzukizuna diseinuetan, eta abar.
      Gipuzkoa osoak lortu dezake eta lortu behar du hondakinak kopuru horietara murriztea. Ez da onargarria batzuek pertsonako 50 kg azpitik sortzea eta beste udal batzuek 250 kg edo 300 kg sortzea. Ez da logikoa, ez justua. Gutxienez Debagoienak 2016an lortu duen pertsonako 80 kgtaraino denak murriztea lortu daiteke eta lortu behar da. Hori eginez gero, Gipuzkoak 50.000 tona errefus sortuko ditu.
         Bigarren urratsa administrazioak eman behar du gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatuz. Beti ere hondakinen hierarkia zorrotz errespetatuz, hau da, lehentasuna emanez ondoko aukerei: prebentzioa, berrerabilpena, birziklatzea,
bestelako balorizazioa eta azken biltegia. Materia ez baita eliminatzen, transformatu baizik.
         Hondakin organikoa oso garbi biltzen da gaikako bilketa ona egindakoan. Horren tratamenduak ez du sekreturik: konpostatzea. Sorburutik ahalik eta hurbilen egitea da onena, garbiena, merkeena eta iraunkorrena. Familiek bakarka (autokonposta) edo taldeka (auzokonposta) egitea sustatzen da, tarifetan hobariak jarriz. Udalerri txikiek herrian bertan nekazariekin elkarlanean tratatzeko bidea ere egin behar da. Gainerako organikoa, konpost planta handietan tratatzen da, batzuetan zuzenean konpostatzeko, bestetan horren aurretik biometanizazioz gasa sortzeko. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea.
        Botila eta beirazko ontzien birziklatzea ere ezaguna da. Hobetu behar da horien garbiketa eta berrerabilpena, baina dagoenekoz ondo kontrolatzen den gaia da. Gauza bera gertatzen da paper eta kartoiekin, birziklatzeko eta merkaturatzeko zirkuituak martxan daude.
        Ontzi arinen gaikako bilketa txukunik egin ezean, horiek denak doaz lurpera edo erraustegira; gaika ondo bilduz gero, horietatik asko aprobetxatu eta birziklatzen da, eta, gainera, konpainiak eta agintariak derrigortzen ditu enbalajeen gaia bideratzera: produktoreek egin behar dute horien birziklatzearen kargu, agintariek aldarazi behar dizkie birziklatzen zailak edo ezinak diren ontziak eta produktuak. Gaikako bilketa ona egiten den herri eta mankomunitateetan garbi ikusi dira onura horiek.
        Hala ere, herritarra kezkatzen duena izaten da: “Eta azken errefusarekin zer egin”. Administrazioak bi situazio konpondu behar ditu batera: 1) 50.000 tona errefusera azkar iristeko bidea antolatu; 2) 150.000 tonatik 50.000 tonatara arteko trantsizioa nola antolatu errausketarik gabe. Gaikako bilketa %70 baino gehiago
       Azken errefusari, Tratamendu Mekaniko Biologikoa (TMB) ematen zaio planta berezi batean. Tratamendu Mekanikoarekin
errefusari ateratzen zaizkio aprobetxatzeko dauzkan materialak eta gainerako guztiak ondo sailkatzen. Tratamendu Biologikoarekin egonkortzen zaio biologikoa duen guztia, organikoa den guztia. TMB tratamendua da, baina planta eredu bat baino gehiago daude.
      Gipuzkoak trantsizioko fase honetan errefus asko tratatu beharko du, baina 50.000 tonatara hurbildu ahala gero eta gutxiago, gero eta organiko gutxiagorekin, gero eta errefus “garbiagoa”. Gipuzkoak behar duen TMB planta horretarako diseinatuta egon behar du. Aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiak presentatu zuen proiektu oso zehaztu bat, diruz kostatuko dena ere kalkulatua: berriro jarri behar da hura mahai gainean.
       GHKk alternatibaren proiektua egina dauka lehendik; 70 miloi € nahikoak dira, erraustegi beharrik gabe Hondakinen gaia bideratzeko. Dirutan ere ez dago konparaziorik, errauste-plantak 212 miloi €-ko aurrekontua bait dauka. Hor dago negoziaketa bat hasteko oinarrizko dokumentu bat.
        Proiektu hori egiterakoan, azpiegitura malgua izatea bilatu zen, hau da, egungo beharrei tratamendua eskaintzeko kapazitatea du (150-160.000 Tn zabor, 20.000 Tn gaika bildutako organikoa konpostatzeko eta 13.000 Tn urtean ontzi arin sailkatzeko), baina era berean, gaikako bilketa igotzearekin batera, hasieran errefusa tratatzeko modulu batzuk, gaika bildutako organikoa edo ontzi arinak tratatzeko aukerarekin. Azpiegitura bera da egoera ezberdinetara egokitzen dena eta ez du kudeaketa baldintzatzen. Diseinatutako TMBa egingo balitz, zenbat eta gehiago gaika biltzen bada, hobe. Zenbat eta gaikako bilketa hobea egin, orduan eta kudeaketa merkeagoa litzateke.
         Eta TMBak errefusari aprobetxatzekoa –botilak, metalak, paperak…- kendu eta organikoa neutralizatu ostean, TMBra iritsitako 50.000 tona horiek azkenean gera daitezke 25.000 tonatan gehienez ere eta inerteentzako biltegi ondo prestatuetan utziko dira. Konparaziorako, erraustegiak 150.000 tona zabor nahasi erretakoan, inguruko Haizea kutsatzeaz eta milaka tona baliabide alferrik galtzeaz gain, amaieran errauts eta eskoria toxikoen artean utziko ditu 50.000 tona biltegietan lagatzeko. Bizkaian ondo ikasi dute hori.
           Laburbilduz: gaikako bilketa ona Gipuzkoa osora zabaldu eta ondo sailkatuta biltzen dena tratatzeko azpiegitura egokiak bukatu, eta geratzen den azken errefusa ere tratatu. Sortutako hondakin guztiak tratatu daitezke (DdP edo Arau Foralean biltzen den Vertido 0 de residuos primarios). Hori eginda, oso epe laburrean martxan egon daitezke (errauste planta eraikitzeko baino denbora laburragoan) Gipuzkoako hondakinak ondo bideratzeko sistema eta azpiegiturak anean.
          Hortik aurrera zer? Europar Batasunak markatzen du bere hierarkiarekin eta Ekonomia Zirkularraren irizpideekin nola hobetu behar den hondakinen aprobetxamendua, berrerabilpena, birziklatzea eta murrizketa sustatuz. Europan badira dagoenekoz martxan Gipuzkoa adinako eskualde handiak (Italiako Treviso…) 50 kg errefusetik zortzi urteko epean 10 kgtara murrizteko lanean ari direnak. Lurrez eta lehengaiz oso urri dabilen eta dagoenekoz kutsaduraz gainezka dagoen Gipuzkoak puntako eskualdeekin elkarlanean aritu behar du.
Zubietako TMB planta

Rueda de prensa de sindicatos

Los sindicatos CCOO, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB y STEILAS muestran su apoyo a la manifestación del sábado


sábado, 18 de marzo de 2017

Apoyo de colectivos a la manifestacion del dia 25

Mas de 75 colectivos apoyan la manifestación del 25 de Marzo.
Alternatiba dagoelako, Errausketarik Ez!!!


viernes, 17 de marzo de 2017


Lista de adhesiones a la manifestación del 25 de marzo

1.    AHTrik ez

2.    Aizan feminista taldea

3.    Aiztondo klasika

4.    Aiztondo plataforma

5.    Aiztondo Txirrindulari Elkartea

6.    Alternatiba

7.    AltzaXXI Herri Ekimena

8.    Amasako Martina Kultur elkartea

9.    Andoiango Gaztetxea

10.  Andoaingo Punttuka Bertso Eskola

11.  Anoetako Gazte Asanblada

12.  Anoetako Neska Gazte Feministak

13.  Aralar

14.  Argia

15.  Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea

16.  Asteasuko EBIA elkartea

17.  Asteasuko Matxintxulo gaztetxea

18.  Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)

19.  Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea

20.  Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea

21.  Billabonako Oinkari Dantza Taldea

22.  Biolur Gipuzkoa

23.  CCOO sindikatua

24.  CGT sindikatua

25.  CNT sindikatua

26.  Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma

27.  Donostia Bizirik

28.  Donostiako Hondakinen Bilgunea

29.  Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)

30.  Eguzki

31.  EH Bildu

32.  EHNE

33.  Ekologistak Martxan

34.  ELA sindikatua

35.  EQUO

36.  Ernai

37.  Errausketaren Aurkako Koordinadora

38.  ESK sindikatua

39.  Ezker Anitza – IU

40.  Fleming Ikastetxeko Guraso elkartea

41.  Gasteizko Zero Zabor

42.  Gipuzkoa Zutik

43.  Greenpeace

44.  Haize Garbia plataforma

45.  Haritzalde Naturzaleen elkartea

46.  Hernaniko Berdintasun Kontseilua

47.  Hernaniko EH Bildu

48.  Hernaniko Kooperazio Taldea

49.  Hernanin Zero Zabor

50.  Herria Kultur Elkartea

51.  Ikasle Abertzaleak

52.  Ipar Haizea

53.  Irabazi Donostia

54.  Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)

55.  Karabeleko Baratza ekologikoak

56.  Komite Internazionalistak

57.  LAB sindikatua

58.  Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)

59.  Lurreko Eko denda

60.  Nekane Libre

61.  OEIT /GEIS

62.  Onddo Gaztetxea

63.  Podemos Donostia

64.  Podemos Euskadi

65.  Sortu

66.  Steilas sindikatua

67.  Stop Kaleratzeak Hernani

68.  Tolosaldeko Osaun Publikoaren aldeko plataforma

69.  Usurbilgo Aralar

70.  Usurbilgo EH Bildu

71.  Usurbilgo Ernai

72.  Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea

73.  Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

74.  Zubietako Herri Ikastetxeko klaustroa eta jangelako langileak


Rueda de Prensa 18 de Marzo


martes, 14 de marzo de 2017

ADHESIONES A LA MANIFESTACION


Atxikimendu orria

ALTERNATIBA DAGOELAKO ERRAUSKETARIK EZ!      
MARTXOAK 25 HERRI MOBILIZAZIO

Kaixo adiskide!

Errausketaren aurkako mugimenduak alternatiba bat plazaratu du hondakinen arazoari konponbide bat emateko. Birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinak (errefusa) erraustu beharrean irtenbide osasuntsu eta merkeago bat eman ahal izateko. Alternatiba atxikitua doakizue.

Proposamen honekin batera deialdi baten berri eman nahi dizuegu, zuri eta zuen kolektibo edo erakundeari. Martxoaren 25-an eragile desberdinek babesturiko Herri mobilizazio handia egin nahi dugu errausketaren aurka eta proposatzen dugun alternatibaren alde.

Bestalde deialdi honekin ateak ireki nahi dizkizuegu, beti ere gai honekin loturik, zuen aldarrikapen zehatzak gehitzeko. Horrekin batera ondokoa eskatzen dizuegu:

* Orrialde hau sinatu eta zuen atxikimendua adieraztea.

* Mobilizazio eguna bitarte zuen aldarrikapenekin zerikusia eta lotura eduki dezakeen salaketa propio bat egitea, bideo labur baten bidez eta zuen oinarri sozialean zabaltzea, bide batez, mobilizazio egunera gonbidatuz.

* Martxoak 25-ean Herri mobilizazio handia egin nahi dugu, manifestazio bat non mikro manifestazio desberdinak egongo diren, horregatik gonbidatzen zaituztegu zuen makildun pankarta propioarekin parte hartu dezazuen.

* Martxoaren 18an, larunbata, eguerdiko 12-etan Anoeta estadioan prentsaurreko masiboa egin nahi dugu atxikitu diren eragile eta herritarrekin 25-eko manifestaziora deitzeko. Bertaratu zuen ikur eta aldarrikepenekin.

Guzti honekin bat egiten baduzue beheko aldean ipini zuen datuak eta sinadura.

Errausketaren aurkako mugimendua.              



Eragilearen  izena:                                            Sinadura/Zigilua:




Hoja de adhesión.

PORQUE HAY ALTERNATIVA, NO A LA INCINERACIÓN          25 DE MARZO GRAN MOVILIZACIÓN POPULAR

¡Buenas!

Desde el movimiento anti incineración hemos presentado una alternativa al problema de los residuos, para así, en vez de incinerar los residuos que no se pueden reciclar ni compostar (el rechazo), optar por una solución más saludable y económica. Os la mandamos adjuntada.

Con esta propuesta queremos daros a conocer un llamamiento de movilización que hemos realizado para el 25 de marzo, donde con el apoyo de diferentes organizaciones queremos llevar a cabo una gran movilización popular, a favor de la alternativa que proponemos y en contra de la incineración.

Por otro lado queremos daros la oportunidad con este llamamiento para que expreséis vuestras propias reivindicaciones, siempre que tengan relación con el tema que tratamos. Con todo esto os pedimos lo siguiente:

* Que os adhiráis a la movilización firmando esta carta.

* De aquí al 25 de marzo hagáis un llamamiento en vuestra base social mediante un video corto, denunciando y expresando vuestras reivindicaciones propias y llamando a participar en la fecha mencionada.

* Invitaros a que el 25 de marzo acudáis con vuestras reivindicaciones mediante pancarta de palos a la gran movilización popular. Queremos que sea una gran manifestación repleta de micro manifestaciones.

* El 18 de marzo haremos una gran rueda de prensa para llamar a la movilización del 25 con los colectivos adheridos, a las 12 en el estadio de Anoeta. Os invitamos a que vengáis con vuestras reivindicaciones y distintivos

Si estáis de acuerdo con todo esto poner vuestros datos y la firma en el pie de página.
Movimiento anti incineración.       


Nombre del colectivo:                                       Firma/Sello: