1/11/2014
Gaur, Donostiako
Udalarekin batera, nahasitako zaborraren edukiontzi bateko edukiaren azterketa
egin dugu.
Ekimen honek bi helburu
ditu:
Lehendabizikoa,
herritarrak baita udal ordezkariak ere hondakinen kudeaketa egokiaren
garrantziaz ohartaraztea. Hau da, hemen ikusi dugun moduan nahasiko
edukiontziak eskuragarri egoteak, jendeak ez birziklatzea ahalbidetzen du.
Bertan ikus dezakegunez zabor edukiontzietako edukiaren %40tik gora materia
organikoa da eta gainontzeko %50 inguru gai birziklagarriak. Hortaz, asko dago egiteko eta honetarako baliabideak ezarri behar dira.
Hain zuzen, bigarren
aspektu hori ere azpimarratu nahi dugu. Udalak du herritarrei bitartekoak
ezartzeko ardura. Ardura hori ez da soilik bosgarren edukiontzia edo edukiontzi
marroia lehendik daudenei gehitzea. 2016rako %60ko birziklatze tasa bermatzea bada
helburu eta 16.000 familiatik gora organikoa egoki kudeatzen hasiak badira ere,
gaur eguneko %40 inguruko
birziklatze tasa helburuetatik urrun dago. Beraz, udalari pausuak ematen jarrai
dezan eskatu nahi diogu, edukiontzi berdeen
erabilpena mugatuz, birziklatzea eta egoki sailkatzea ezinbesteko bihurtu arte.
Guzti honekin, hondakinen jokoan eta ez lehian, ingurugirorekiko
errespetuz eta erantzukizunez jokatzeko eskatzen diegu bai herritarrei, bai
Donostiako udala osatzen duten alderdi guztiei ere.
DONOSTIAKO HONDAKINEN BILGUNEA
Hoy, junto con el
Ayuntamiento de Donostia, hemos llevado a cabo la caracterización de un
contenedor de basura mezclada.
Esta actividad tiene dos
objetivos:
En primer lugar, que
tanto la ciudadanía como el propio Ayuntamiento sean conscientes de la
importancia de la gestión de los residuos. Como se puede ver, más del 40% de
los residuos son materia orgánica y otro 50%, materiales reciclables. Por lo
tanto, tenemos mucho por hacer y se deben poner medios para ello.
Incidiendo en este último aspecto, es responsabilidad
del Ayuntamiento el poner los medios a la ciudadanía y esta responsabilidad no
termina con instalar el contenedor marrón. Si se quiere llegar a reciclar el
60% en 2016, y aunque más de 16 000 familias hayan comenzado a gestionar
adecuadamente los residuos orgánicos, el 40% de reciclaje actual está lejos de
los objetivos. En consecuencia, exigimos al Ayuntamiento que siga dando pasos,
que limite la utilización del contenedor verde, hasta llegar a que la
separación de los residuos y el reciclaje sean imprescindibles.
Por ello, pedimos a la ciudadanía, al Ayuntamiento de
Donostia y a todos los grupos políticos que lo componen a que actúen con
responsabilidad y respeto al medio ambiente.
DONOSTIAKO HONDAKINEN BILGUNEA